Biba gipuzkoatarrak, biba Kantabria! Kosta honek balio du munduaren erdia. Legatz eta bixigu, xardina berria; ondo bizi izateko biba Euskal Herria!
Castilla alde hortatik honera udaran asnas bila datozen jende hoiek, gure mendi biribil, txiki, politai begira jarrita, goitik behera zeharka zeharka zilar bizia bezela datozen errekatxuak ikusita, probintzia hau paradisu txiki bat dala diote. Eta nik hori aditzen diedanean kantatzen diet:
Santa Agedatik Alzolara, Alzolatik Debara ... Atozte, atozte lehen bait lehen bainu gez-gaziak hartzera eta ni Aiatik barrena banoa, banoa xardinak saltzera.
Xardinak, xardinak ! Salero t'erdikoak!
Zarauztik Tolosara haizea bezala, arrain preskuarekin goizean goiz han gera, gu hasten geranean bizi-biziak dira! Sagardotegi guziak irekitzen dira.
Aizazu Josiñazio: Sagardoa edateko eta napar txikia probatzeko, xardina berria bezelako plater finik ez dezu! Aizu Praisku: Gerriko hori ... Ja-jai! Ikusiko bazenu honoko mutil papar- haundi, kolko-zabal, papa-moscas dirudien hau? Zoaztik hemendik amonari txanpona kentzera; ez degu hemen barometro beharrik. Aizazu, Josepiñazi: Josepantoni Goikoetxe- haundikoa sekulako arrokeriekin danbolin soinuan ez duela dantzatu nahi. Horixe gertatzen zaie, enetxoa, gaurko egunean askori: Hiru edo lau urte Madrilen pasata hor datozkizu sedazko soineko eta guante xuriekin, ez dutela dantzatu nahi baserritarrekin. Baina isil-isilik utzi nuen esan nionean:
Panparroikeria asko eta errenta gutxi, haundi-nahi, baina beti txiki-txiki, pasatzen zaio gaurko eguneko polka dantzariari, horrelako polka-mimik eta panto-mimik ez zaio komeni nekazariaren alabari.
Orain biziak, orain! Gatzik gabeak! Iui-i-i-i-!
Frantzian dana omen da, dana, arinkeria, baina asmakarietan badute grazia. Aurreratua dago gure auzo-herria: orain bidaldu digu sistema berria.
Zer dala esango zenukete sistema berria, maiteak? Sistema berria? Lehengo egunean Aiako eskola maisuak irakatsi nahi zidan: libra bat haragi edo liberdi bat legatz erostera plazara joan behar nuenean, eskatu beharko nuela kilometro, hektometro, dezimetro ... Zein deabruk entenitzen du honelako euskera? baina izuturik utzi nuen erantzun nionean:
Kikilimetri sistema berria deabruzko hoiek ez dira sartuko behin ere nere buruan ... Libra bat, liberdi, laurden eta laurden-erdi eskatuko dut nik beti, lehengo moduan.
Ai, hau xardina bizi-bizia! Hara nola egingo duen salto, nahiz arriba eta nahiz abajo!
Beste asmoera bat dator laino-herritik; uste det jaio dala infernu azpitik. Ez didate kenduko, ez, neri burutik; gauza onik ezin sortu Ingalaterratik.
Kristautxuak, zer dirala uste dezute burnizko bideak? Burnizko bideak? Londresko laino tartetik korrika atera eta eguzki xuriaren bila, tximista bezela joateko ingelesek asmatutako modua. Nik Zarauztik Tolosara xardina-zestoa dakardan bezela, bale osoak, eta itxaso guzia Donostiatik Toledora ordubetean eramateko asmakari bat. Etxeen tamainoko kotxe errenkadak loko-boton deritzaion tximinia aurretik dala arrastaka erraz ibiltzeko deabrukeria bat. Ai! burnizko bidea da etsaien partea; hortik sortuko da gu hondatzeko pestea. Eta nik, burua xu-xutik dedala, orain eta gero arrazoiarekin, esango det noski:
Zakitzate, zakitzate, ingeles kasaka gorriak egiten zuen eginahalak, baina neri utzi deiadar egiten: Biba, biba gurdibide eta kamino errealak.
Orain akabo, orain! Barkatu!Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.