Abesti bat banintz bezala entzun nazazu kolore denak naiz aldi berean gezurra dirudi baina sinistu nahi dut emaidazu sinisteko arrazoi bat
Guda naiz, desio dut bakea dolua naiz atzo, orain ta beti baina maitatzen naiz ondo maitatzen naiz
Ikasi dut tranpak bereizten sareetan erori ordez sare izaten beldurrak gertu laztantzen berandu baino lehen heltzen saiatzen
Harritzen nauenak mantentzen nau denbora ahaztu dut galtzen ez dagoenik ez dut nahi orain nirea da, denbora nirea da
Dena bortitza denean bortizki naiz goxoa amorruari amodioa xamurtasun radikala bortizki naiz goxoa dena bortitza denean!
Joko zaharrak ahaztu ditut esaidazu esan behar dena izan dadila izan behar dena baina esan dena, baina eman dena
Beste hizkuntza bat ikasi dut zauriei hitz egiten hasteko ez dut bermerik baina salbu naiz ez dut bermerik baina itzuli naiz
Dena bortitza denean bortizki naiz goxoa amorruari amodioa xamurtasun radikala bortizki naiz goxoa dena bortitza denean!Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.