Irudi bat, bi begi, ohetik ezin jaiki Leku baten bila nabil baina non den ez dakit Bide bat, etxe bat, edo begirada bat denak balio dit sortzeko bizi berri bat
Lagun bat, lagun bi, ez dut nahi gehiagorik Goazen bakarrik egotera baina elkarrekin Maite nauzu badakit, berak ere badaki Galduta gaude denok bakoitza bere aldetik
Gaur ere lo bakarrik, ez dut nahi arazorik Atzo ondo sentitzen nintzen gaur ordea ez dakit Erabaki garbirik ateratzen oraindik dena nahastuta daukat alboan etzaudenetik
Urrutira, alde egin, ezer gehiago jakin, inguruko gauza guztiek ematen dute min Maite zaitut, badakit, berak ere badaki galduta gaude denok bakoitza bere aldetik
Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala Bestean bilatzen dut nik faltan dudana, bakarrik egoten ezin ikasi Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala Ezinezkoa delako batek ematea beste norbaitena den zorion beharraTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.