Erosketak egiterako orduan Aukera ezazu produktu egokiena Ez da txerria, ezta ere txahala Premium gourmet, basoko troll lokala
Eta zure konfidantzako tabernan Exijitu ezazu beti kalitatea Ez da gaztaia, ezta ere arraina Eusko Troll Label, bost kilo txuleta
Labean! Zartaginan! Txingarretan! Edozein eran!
Mendeetan zeharreko ekoizpena Dastatu ez baduzu, a ze pena! Argi dago zein den gustokoena Gure larreetako izaki preziatuena
Eusko Troll Labela, onena da Hemengo okela Txakoliñaz, edo sagardoaz
Mendian ehizan, jarraitu arrastoak Tentelak dira eta ez oso bizkorrak Haien elikadura oso eskasa da Baina emango dute haragi finena
Handia ez bada, ihes egin dezala Ehun kilokoak ez dira nahikoa Potoloak dira ehizatzeko aproposenak Munduko onena ehun urtez jarraian
Eusko Troll Labela, onena da Hemengo okela Txakoliñaz, edo sagardoaz
Eusko Troll Labela, onena da Hemengo okela Ardo beltzaz, edo garagardoazTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.