Behin ba omen zen ahate txiki bat Desberdina denengandik Ez zituena moko luze bat Ta bi hegal zabal, polit
Zisne talde batek gonbit Maitatu zuten gogotik Haiekin dabil geroztik
Bere burua onartu zuen Ta ausardi horrengatik: Barrutik zisne bilakatzeak Edertu zuen kanpotik
Murumendiko Mariren berri Konta beharrean nago Seme-alabak ez zituen nahi Bihurtu kristau esklabo
Mari sutu zen zeharo Guztiek zioten klaro: Madarikatua dago!
Garbi zuenez, alde egin zuen Gure mundutik harago Lurrean daude ta infernuan baino Askoz deabru gehiago
Baziren hiru txerritxo ausart Etxe berean heziak Lasai bizitzen ez zien uzten Otsoaren maleziak
Harrizkoan babes guztiak Etsaiaren gabeziak Aldaketan sinetsiak
Elkarrekiko maitasun harek Egin zittun bereziak Badaude eta indarrez bota Ezin diren harresiak!Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.