Zeinek egurtu ditu haritzak? Nork du lore bat udaberritzat? Ondorioa zenbateraino Baldintzatzen du baldintzak? Isiluneen hizkuntzan nola Jokatzen dira aditzak? Behar ditut zure hitzak... Behar ditut zure hitzak... Ausentziaren aritmetika Ederra beti ez da polita… Senideek maiz biluztu dute Doluaren margarita Lagunok ere geure burua
Itsasoari harrika Zigortzen dugu aldika Erantzun bila joan baitzara Galderak hemen utzita Erlojuaren azken tik-taka Agur Ulises, agur Itaka Irakasleen oporrak eta Medikuaren soldata… Ustez guztia eskura izan Eta azkenean kaka Garrantzitsuena falta; Ezin al zinen gu bezala hil
Pixkanaka-pixkanaka? Tartea hartu diguzu baina Harrapatuko zaituguTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.