Zeru gris goibela Bihurtu da zoritxarrez mundua Ezustean, nahi baino lehen Betiko alde egin zenuenetik
Hutsune lazgarria Etengabe handituz doa Bakardade sakona Piztuko ez den argia oroitzean
Beste behin ere itzuli nahi nuke Igarotako une haietara Galdetzen diot neure buruari Noizbait elkartuko ote gara?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau Atsekabearen ikur bihurtu zara Zer sentitzen da zulo beltzera erortzean?
Ez dugu estimatzen daukaguna Galtzen dugun arte Zergatik tristatzen nau hainbeste heriotzak Beste kultura batzuk goresten badute?
Zu joan zinenetik minak barnean dirau Isiltasunaren ikur bihurtu zara Ez dut zure ahotsa ahaztu nahi Baina ezin dut entzun
Zu joan zinenetik minak barnean dirau Galeraren ikur bihurtu zara Ez dizut agurrik esan eta Orain zutaz oroitzen naizTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.