Astelehen edo ostiral jada denboraren zentzua galdurik frogarik ere ez dute oraindik baina naukate zelda barnean sarturik
Nire ongizateaz arduratzen direla esan baina ez diote uzten torturatzeari errealitate ustela zabaltzen diote euren gezurrekin munduari
Gela ilun honetan bakardadea nagusi gaur ere nire senideak ezingo ditut ikusi sufrimenduz beteriko une amaigabeotan betiko alde egin nahi dut, torturatik alde!
Gaurko honetan ere hauxe da errealitate ustela berriro ere zulo beltzean harrapaturik gaudela
Gupida gabe jipoitu gorputza guztiz mindu arte torturatu entzun nahi dutena esan ez arren komunikabideetan dena manipulatu
Lau hormen artean nagoen bitartean munduan bizitzak aurrera darrai galdutako uneak ez dira inoiz itzuliko hil arte iraungo du amesgaiztoak!
Konorterik gabe dena ilun inguruan eguneroko otordu bihurtu dira jipoiak ia indarrik gabe lurretik ere ezin altxa maite ditudanen oroitzapenek soilik mantentzen naute bizirik
Gaurko honetan ere hauxe da errealitate ustela berriro ere zulo beltzean harrapaturik gaudelaTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.