Ikara, badatoz niri segika Lurretik arrastaka Ihesak ez du etenik Baina tamalez ez dago irtenbiderik
Kaosa nire barnean Zaila da ulertzea Arrotz naiz jendartean Munstroen antzera begiratzen naute
Eromena Ahotsak entzuten hasi naiz Oroimena Egia ikusteak izutzen nau Neure sena Galdua dut ezin kontrolatu Suntsipena
Inguruaren zentzua galdurik Nor ote naiz non nago? Barne eromena nire suntsipena Jasan behar ote dut gehiago?
Non dago nire benetako izaera? Non dago orain arte nintzen pertsona?
Tristura etxekoen aurpegietan Zorigaitza eurentzat Familiako porrota Etsipena islatzen duen semea
Eroetxea konponbide Eta drogak sendagarri Ni pertsona gisa ulertzeko Itxaropena aspaldi galdu zutenTeksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.