Zergatik moztu zenidan egin genuen bidea Ibiltzen ikasten ari nintzen momentu berean Zergatik zauriek elikatu zuten gure izana Ixiltasunaren hitzek asetzen gure beharra
Borrokaren ostean landatzen genuen haziak ez zuen eman espero genuen lore berria Gezur bakoitzak beste bat ekarri zuen Itxaropena malkoetan ito zen
GOGORATZEN ZAITUT ZURE ITZALA HEMEN AHAZTU DUZU IZAN GINEN GUZTIA GURE BIHOTZA, GURE MINBIZIA
Begirada batekin izozten zenidan arima Irribarre batekin ematen zenidan ezina Baina beldurrak egia lapurtu zuen gure ametsa zigortua izan zen
Eta gauean izerdia, negarra ezinegonaren erantzun bakarra Iluntasunak estaltzen zuena egun berriak argitu duena.Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.