Kaleko garraxia entzun ezazu ta zure hitza ozen oihukatu, ez da bakarrik iritsiko eta... udaberria. Landatutako sustraia gogoz heldu, gazteri berriak izan behar du etorkizun emankor baten jabe ta eredu.
Erori direnen mezua zabaldu, ereindako haziaren olatu, guk ere zer esana badaukagu!
GAZTERIAREN BESOEK ASKATUKO DUTE ETSAIAREN ITZALAK EZ DU ILUNDUKO ARGIA DEN BIDEA
Hosto berriak kimu zaharra behar du, goibel heldu den geroa bizitu, gure lurrak itxaropen berri bat behar baitu.
Izan garenak indarberritzen gaitu eta izate hutsak saldu. Irudimena askatu!
GOGOR DIRA APURTU BEHARREKO HARRIAK, URRUN DAUDEN AMETSAK… ASKO DIRA IKUSI NAHI ETA EZINAK, GERTU DAUDEN SAMINAK…Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.