Oihu batek esnatu nau, ametsa amaitu da. Eskuak lotuta ditut, ezin dut ezer egin. Egunak ez du argitu nahi, ez du lekukorik nahi. Bidean utzitakoa ezin kendu burutik.
Gutxiesten ari dira daukagun indarra. Aurrean jartzera goaz gure amorrua.
JAIO GINEN EGUNETIK LAINOTUTA DABIL. EGUZKIRIK EGON BADA EZ DUGU IKUSI. ILUNPEAN BIZI ARREN EZ DUGU BELDURRIK. AUKERA BAKARRA DUGU BORROKATU ALA HIL.
Bidea moztua dago, sasiak itsuturik. Hiltzaileak alboetan, inguratuta nago. Baina aizkora zahar honek nirekin jarraitzen du. Aurrean jartzen badira ez dut hutsik egingo.
Ezin dute debekatu askatasun nahia. Ezin dute gelditu herri baten egia.
Argiren bat bada, iluntasun hontan, gau luze honetan. Izerdi guztiak batera jartzean, kate zahar honek ezingo du eutsi. Eguna helduko da, eguna helduko da, gure besoekin idatzia izango da. Eguna helduko da, eguna helduko da, ta egindakoak, guztiak ordainduko dizkiguzue.Teksty umieszczone na naszej stronie są własnością wytwórni, wykonawców, osób mających do nich prawa.